XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zintadun balaztak (4.25. irudia)
Zapatadun balaztak (4.26. irudia)
Diskodun balaztak (4.27. irudia)
4.25. irudia. Zintadun balaztak
4.26. irudia. Zapatadun balaztak
4.27. irudia. Diskodun balaztak
Higidura moteltzeko edo gerarazteko sistema, zintadun eta zapatadun balaztetan indar erradiala aplikatuz eta diskodun balaztetan indar axiala aplikatuz lortzen da, ferodo edo uhalezko materialez eraikitako edo estaliriko elementu baten bidez (Ferodoa, amianto eta kobrezko nahastea da).
Trinketek, ardatz eragile edo elementu mekaniko baten norantza jakin bateko biraketa galeraztea dute helburutzat, nahiz eta aurkako norantzan biratzea libre utzi.